Denda mota ezberdinak ikusi eta landu ditugunez, herrira joan gara eta erosketa batzuk egin ditugu. Ondoren Harrisoneko parkean jolasteko aukera ere izan dugu.
Oraingo honetan eta gai berriarekin lotuta gelan denda mota ezberdinak jartzea pentsatu dugu, arraindegia, frutategia eta okindegia. Haurrek etxetik ekarri dituzte material ezberdinak, gaileta kutxak, esne kutxak, frutak, barazkiak...
Gai honetan Hansel eta Gretelen ipuina lantzen ibili gara. Ipuinean txokolatezko etxe bat agertzen da, beraz, guk ere gurea egitea pentsatu dugu. Amaitutakoan gurasoak ikusteko pasiloan jarri dugu.
Udaberriarekin batera, 4 urtekoek gelan lorategi bat prestatzea pentsatu dugu. Lorontziak, lurra, haziak, letxugak... ekarri eta martxan jarri gara. Denon lana izango da landarak eta barazkiak zaintzea.