2012/11/28

INURRITEGIAK

HH.4 urtekoak Inurria eta txirritaren ipuina lantzen ibili gara eta horrekin batera inurrien bizitzari buruz informazioa biltzen ibili gara. Hauek bai animalia langileak! Begira nolako inurritegiak egin ditugun.





2012/11/26

OMAKO BASOA

Udazkenarekin batera begira zein baso politak egin dituzten HH 4 urteko haurrek. Ezaguna egiten al zaizue? Ba al dakizue zein baso den?

HH.4 urte B
 


HH. 4 urte A


2012/11/13

5 urtekoen "UDAZKENEKO ERAKUSKETA"


Udazkena heldu da!


Hostoak, ezkurrak, gaztainak.... Perretxikoak! Hauen inguruan hainbat gauza ikasi ditugu 5 urteko udazkeneko gai berri honetan. Hilabete honetan perretxikoen erakusketa bat egitea erabaki dugu eta gure haurrek oso gustura hartu duten lan bat izan da. 

 Ume bakoitzak, perretxikoak ekarri ditu otzara eta kutxetan oso ongi apainduta. Benetan lan bikaina egin dutela gure haur eta gurasoek!! Asko inplikatu dira eta honi esker erakusketa izugarri polita geratu zaigu! Hemen daukazue honen froga!


















 
Mila Esker 5 urteko gelako gurasoei zuen lan eta inplikazioagatik!!