2013/02/27

MAKILAKIXKI, KIXKI, KIXKI

Kaixo!!!!

Hemen gatoz 5 urtekoak orain dela aste batzuk egin genuen antzerki BIKAINA erakustera!!

Makilakixki ipuinaren antzerkia ondo prestatu ostean, gidoia ikasi, dekoratuak egin, mozorroak prestatu genituen eta gonbidapena luzatu genien 3 eta 4 urtekoei. Azkenean 5.mailako neska mutilak ere etorri ziren gure antzerkia ikustera!

Hau arrakasta izan genuena! Benetan polita geratu zitzaigun eta gure 5 urteko haurrek argi itxi ziguten benetako ARTISTAK direla...!!

Hemen dituzue argazkiak!

Lehenengo Makilakixkiren abestia abestu genuen denok batera....



Gero, lehenengo zatiaren aurkezpena egin zuen talde batek bertso bat abestuz...


Leire gure Narratzaile/Aurkezleak primeran egin zuen bere lana...


Antzerkia hasi da....
 
Beñat, Mikel, Aritz eta Aita beren etxean

Aritz eta Batix baserrian

Batixek asto magikoa oparitzen dio Aritzi

Benantzio bere ostatuan, asto magikoaren ordez bere asto zaharra izten du


Bigarren zatiaren abeslariak...


Mikel Batixen baserrian sagarrak batzen

Mikelek etxean mahaiari "jarri bazkaria" esaten dio
Hirugarren zatiko abeslariak...



Beñatek etxera bueltatzen du Benantzio ostalariak lapurtutako guztia
Amaiera emoteko, denok batera abestu zuten azken zatia...



                                                                       Eta hori hala bazan, ez bazan.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zer iruditu zaizu sarrera berri hau? Utzi zure iritzia! Eskertuko dizugu!!